
Multimedia Komunikazio Masterra aurkeztu dute Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean pasaden asteartean
Oihana ITURBE eta Miren GONZALEZ
Multimedia Komunikazio Masterra aurkeztu zuten Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, pasaden asteko asteartean. Xabier Madariaga, euskal kazetaria gonbidatu zuten hitzaldira bere esperientzia pertsonala kontatzeko.
Terese Mendiguren, masterraren zuzendari berria, kurtsoaren nondik norakoak kontatzeko arduraduna izan zen. Master honen helburua zein den azaldu zuen Mendigurenek: “Multimedia Komunikazio Masterraren helburua: komunikazioa. Komunikazio hitza baina gaur egungo kontestuan. Eta ez bakarrik
hedabideen ikuspuntutik, baizik eta
enpresaren ikuspuntutik”.
Eskola orduez aparte, hiru
hilabeteko praktika aldia ere egongo
da ikasle guztientzat. Gainera,
aurtengo nobedade bezala, lau
ikaslek EITBk eskainiko duen sei
hileko kontratu beka lortzeko aukera
izango dute.
Bertan hasi zuen bere ibilbidea
Xabier Madariagak. Euskal irratian
egin zituen praktikak, hirugarren mailan Erasmusean joan baino lehen. Orduko kontaktuak mantendu zituen eta karrera bukatu bezain laster, 22 urterekin Jerusalemera joan zen korrespontsal bezala.
Horren ondoren, beste herrialde batzuetan, Parisen esaterako, aritu izan da lanean kazetari moduan. Horrek dauzkan abantailak pila bat direla adierazi zuen, aske sentitu izan baitzen istorioak osatzerako orduan eta korrespontsal lana egitera animatu zituen ikasleak: “Gure profesioak eman ahal digun onenetarikoa bidaiatzea da eta animatzen zaituztet korrespontsal lana egitera”.
