Kazetaritza partizipatiboa, aurtengo kongresuan asko jorratutako gaia
Kazetaritza partizipatiboari buruz hitz egin zuten kongresuaren lehen bi hizlariek. Hauek Steve Paulussen, Ambereetako unibertsitatetik etorritako komunikazio hedabide eta kazetaritzan katedraduna, eta Laura Ahva, Finlandiatik etorritako kazetari eta irakaslea, izan ziren. Kazetaritza mota honek irakurleari albisteak idatzi eta trasmititzeko aukera ematen dio, kazetari titulu baten beharrik gabe.
Kazetaritza partehartzaileak zalantzak sortzen ditu idatzitakoaren izaera informatiboari buruz, iturrien fidagarritasunagatik. Hala ere, oso ondo funtzionatzen ari den genero bat dela argi dago. Laura Ahvak Café Babel aipatu zuen honen adibide gisa. Europako lehen aldizkari partizipatiboa da, europar gazteentzat zuzendua. Erasmus ikasle talde batek sortu zuen hiritarrei adierazpen askatasuna emateko asmoz.

Steve Paulussen-en hitzaldia. Iturria: norberak ateratakoa
Nacho Cardero "El Confidencial" egunkariaren inguruan aritu da kongresuko lehenengo mahi inguruan
Nacho Cardero, "El Confidencial" egunkariaren zuzendaria, orain arte lortutako helburuez aritu zen kongresuko lehenengo mahi inguruan.
"El Confidencial" 2001.urtean jaio zen egunkari digitala da. Garai hartan konpetentzia gutxi zeukan, eta ordutik hona, apurka-apurka aurrera pausoak eman ditu orain dagoen tokira heldu arte. Egun, 16.000 irakurle ditu hilero.
Nacho Carderoren hitzetan, "kazetaritzaren funtsa istorioak kontatu eta influentzia izatea da". Orain arte hori izan da haien apustua, kazetari asko kontratatu eta formatu zituzten, baina 2013an konturatu ziren teknologiagatik apustu egin behar zutela atzean gera ez zitezen. Hortaz, irakurleak harritzeko eta merkatuan lehiakor agertzeko laborategia sortu zuten.
Laborategian aplikazioak erabarritzen, diseinu berriak pentsatzen eta garatzen dituzte. Ondoren erabiltzaileen eskuetan usten dituzte haien iritzia jakiteko eta hori kontuan hartuta aldaketak burutzen dituzte.

Berrikuntzari buruzko mahai ingurua. Iturria: norberak ateratakoa
José Alberto García, Miguel Hernandez unibertsitateko kazetaritzako irakaslea, sektorean berritzeari buruz aritu da kongresuan
José Alberto García Avilés, Miguel Hernandez unibertsitateko irakaslea, Komunikazioan doktorea, Kazetaritzan lizentziatua eta Arte Liberaletan graduatua, kazetaritzako berrikuntzari buruz aritu zen kongresuko bigarren egunean.
Kazetaritzaren berrikuntza produktu, prozesu eta zerbitzuetan ematen diren aldaketei erantzuteko gaitasuna dela azaldu zuen; arazo edo beharrizan hori aurkitzen laguntzeko “gaitasun sortzaileak” erabili behar direla, eta hau konpontzeko kontsumitzaileentzat eta komunikabidearentzat balioa gehitzen dion zerbait gehitu behar dela.
Hau adierazteko, adibide praktiko bat erabili zuen, The New York Times-en kasua erabiliz; beraien estrategia gauzak kontatzeko moduan berritzean, produktu erakargarri eta beharrezko bat sortzean eta negozioaren eredua aldatzean oinarritzen dela argudiatu zuen. Arthur Sulzberger-en, New York Timeseko zuzendariaren, aipu bat erabili zuen hau osatzeko: “Berrikuntza gure biziraupenerako baldintza bat da, eta egunkarien biziraupena gure eboluzionatzeko gaitasunean oinarritzen da”.

Jose Alberto Garcíaren hitzaldia. Iturria: norberak ateratakoa
2017ko Ziberkazetaritzako kongresua markaren gaiarekin itxi dute Xabi Paya, Naroa Jauregizuria eta Xabier Zabaltzak
Ziberkazetaritzako kongresuan hainbat gai jarri ziren mahai inguruetan, horietako bat, marka gaia izan zen Irati Agirreazkuenagak esandakoa. Azkeneko mahai inguruan hitz egin zen markari buruz eta bertan Xabi Paya, Naroa Jauregizuria eta
Xabier Zabaltzak parte hartu zuten. Hiru hizlariek adibide banarekin
adierazi zuten zer zen produktu baten marka. Hala nola, Goazen, Donostiako kultur hiritasuna eta Marka nazionala adibidetzat jarriz.
Mahai inguruari Xabi Payak eman zion hasiera. Hark adierazi zuen produktuak markarengandik kontsumitzen zirela eta baita produktuak arrakastatsuak bilakatzen zirela markaren ondorioz. Bere ustez, marka garbia izan behar du, helburu bakarrekoa eta non nahi ulertua.

Markari buruzko mahai ingurua. Iturria: norberak ateratakoa
Xabier Zabaltza izan zen mahai inguruarekin jarraitu zuen hizlaria. Berak Go!Azen telesaioaren marka jarri zuen adibide modura eta azaldu zuen marka bat ondo planteatuz gero eta telebistatik kanpo ateraz gero arrakasta duela.
Mahai inguruko azkenengo hizlaria Naroa Jauregizuria izan zen. Naroak nazioarteko markari egin zion erreferentzia, Nazio marka, nazioa dagoen bitartean existitzen dela adierazi zuen. Nazioarteko markak gure nortasuna adierazten dutela esan zuen eta estatu markaren eragina oso handia zela azaldu. Eragin rankinetan Alemania lehenengo postuan zegoela erakutsi zuen.