top of page

Ikaskide plana martxan jarri da ikasturte honetan ere EHUren eskutik

EHUk Ikaskide plana martxan jarri du beste ikasturte batez. Plan hau

Euskal Herriko Unibertsitatearen Enpleguaren eta gizarte erantzukizunaren

arloko errektoreordetzak bultzatutako Berdinen Arteko Planean (BAP)

oinarrituta dago.

 

            Proiektu honen helburu nagusia Batxilergoko ikasleen unibertsitate

bizitzara, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatera eta matrikulatu

diren gradura egokitzen laguntzea da. Horregatik, dagoeneko eskaintzen

diren graduetan matrikulatuta dauden lehengo mailako ikasleei zuzentzen

da.

            Ikasle tutoreak, lehenengo mailakoei laguntza ematen dizkiotenak,

bigarren eta hirugarren mailako ikasleak dira. Miren Andrea Rodriguez,

aurtengo ikasle tutoreetako batek oso proiektu polita iruditzen zaiola

adierazi du: “ Proiektu honetan parte hartzea erabaki nauen oso polita eta

interesgarria iruditzen zitzaidalako lehenengo mailako ikasle berriei

integrazioan lagundu ahal izatea”.

Tutorea izatea konpromiso bat hartzea esan nahi du eta prestaketa bat egin behar da aldez aurretik, kurtso hasi baino lehen. Egin beharreko lanaren truke, kredituak eta mugikortasun programetarako puntuak jasotzen dira.

 

Guztira 50 plaza eskaintzen dira 5 graduen artean: Kazetaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak, Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Soziologia.

Miren GONZALEZ eta Oihana ITURBE
  • Facebook Social Icon
  • Twitter Social Icon
  • Instagram Social Icon

© 2023 por ADRIANA CASTILLO / Creado con Wix.com

  • Twitter Classic
  • Facebook Classic
bottom of page