top of page

Irati Agirreazkuenaga: “Sare sozialetan onurak eta ekarpenak dira gehiago desabantailak baino”

Irati Agirreazkuenaga, EHU-ko gizarte eta komunikazio zientzien fakultateko irakaslea, Ziberkazetaritzako kongresuan laguntzaile eta antolatzaile moduan egon da aurtengo eta pasan urteeko edizioetan. Otsailetik kongresua antolatzen hasi zirela adierazi du Agirreazkuenagak. Hedabideen barruan sare sozialen garrantzia eta aurtengo edizioan hizlarien arteko aniztasuna azpimarratu du.

Elkarrizketa

Elkarrizketa

Mirar ahora

Elkarrizketatzailea: Aupa, Irati! Noiz hasi zineten kongresu hau antolatzen?

 

Irati Agirreazkuenaga: Kaixo! Orain dela nahiko denbora hasi ginen, otsailean. Otsailean hasi ginen zelan egin, zelan ez egin, zer gai aukeratu… eta ordutik aurrera hor ibili gara hizlariak zeintzuk izango diren erabakitzen, hizlariak gonbidatzen eta ikusten duzuenez prozesu luzea izan da azkenean.

 

E: Aurreko edizioren batean egon zara?

 

I.A: Bai, aurreko edizioren batean ere ibili naiz laguntzaile eta antolatzaile moduan, eta alde horretatik errazagoa da egitura bat daukazulako. Baina hizlarien atzetik ibiltzea edo pixka bat jendea erakartzea horrek beti lanketa bat dakar, aurrelanketa bat.

 

E: Zein da zuk pertsonalki kongresuari eginten diozun ekarpena?

 

I.A: Bueno ba nik pertsonalki azken mahai ingurua antolatzeaz arduratu naiz. Gai bat aukeratu eta zein gai izan daiteke interesgarria audientziarentzat ikustea, zein gai ez den jorratu oraindik beste mahi inguru eta beste aurreko kongresu batzuetan eta horretarako gero hizlariak aukeratzea, eta haiekin kontaktatzea. Gero haiekin debatitzea zein gairen inguruan ibiliko gairen eztabaidan.

 

E: Zer iritzi daukazu sare sozialen inguruan? Onuragarriak al dira kazetaritzarenzat?

 

I.A: Sare sozialek onurak eta desabantailak dituzte beste hainbat tresnek bezala. Baina nik uste dut onurak direla gehiago desabantailak baino, zergatik? Iritzi pluralagoak ekartzen dituztelako hedabide tradizionaletara ere. Geor eta gehiago ikusten dugu hainbat programetan zelan esaten duten: zein izan da trending topic-a Twitterren? etb. Hau da, sare sozialetan komentatzen den hori, gero beste formatu tradizional batzuetara ekartzen dute eta horrek kolorea ematen die baita ere programei zentzu askotan. Gero badaudela hainbat ikamika sortzen direnak sare sozialetan, gezurrak eta abar, trolak, fake news eta horrelakoak? Bai, baina nik uste dut onurak direla gehiago eta ekarpenak desabantailak baino.

E: Eta azkenik, zer iruditu zaizu aurtengo edizioa?

 

I.A: Ondo iruditu zait, interesgarria. Batez ere, iruditu zait hizlarien artean anistazun desberdina egon dela baina beti gai berera etorri garela. Hau da, audientziak zelan erakarri, audientziarekin zelan konektatu, zelan lan egin bi norabide dituen bide honetan... Batez ere, azkeneko mahai inguru hau kontuan hartuta, uste dut hizlari batek baino gehiagok oso ondo jakin izan duela audientzia zelan erakarri, zuen adineko publikoarekin zelan konektatu, eta alde horretatik lehenago jorratu ez diren gai batzuk, marka adibidez, eta nik uste oso inportantea dena, gai hori ere mahi gainera ekarriz.

 

E: Ba hau izan da dena, eskerrik asko Irati.

 

I.A: Eskerrik asko zuei.

  • Facebook Social Icon
  • Twitter Social Icon
  • Instagram Social Icon

© 2023 por ADRIANA CASTILLO / Creado con Wix.com

  • Twitter Classic
  • Facebook Classic
bottom of page